+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2017-ko sartze honen karietara, I-ENER-ek gure lurraldean zehar energia berriztagarrien garatzeko asmoa du. Bestalde, I-ENER-ek Akitania Berria eskualdearen deialdi bati erantzuten du.

Akitania Berria eskualdeak herritarren inbertsioa saritzen du

I-ENER enpresak Akitania Berria eskualdeak plantan ezarri duen laguntza berezia erdietsi nahi luke, proiektu berrien eramateko asmoz. Izan ere, eskualdeak herritarren inbertsioa sarituko du, energia berriztagarrien ekoizpena sustatzen duen ber. Kolektibitate edo herritarrek I-ENER bezalako sozietate batean euro bat inbertitzen dutelarik, eskualdeak euro bat emanen dio sozietate horri. Hots, inbertsioa bikoizteko aukera emanen luke. Halere, diru-laguntza 250 eurora mugatua da, herritarka et 50 000€ gehienik proiektuka.

Laguntza hunen eskuratzeko baldintzak hauek dira:

  • guttienik 20 partehartzaile/herritar proiektuka Akitania Berrian bizi direnak
  • gehienik 250€ partehartzaileka/herritarka Akitania Berrian bizi direnak
  • 50 000€ gehienik, ez duena gainditu behar proiektuaren inbertsioaren %30a BEZa gabe
  • 10 proiektu sustengatuak gehienik deialdi hunen bidez

adb : 200 pertsonek inbertitzen badute bakotxak 250€, I-ENER-ek hunkitzen ahal luke 250*200 = 50 000€-ko laguntza bat.

Aurreikusitako proiektuak

Gure akziodun eta partaide desberdinei esker, jadanik 6 proiektu gauzatuak izan dira, hala nola Hendaia, Irulegi, Izura eta Uztaritze herrietan. Urte hondarreko beste 3 zentral fotovoltaiko eraikitzeko xedea dugu, hala nola Arrosan, Bidarrain eta Makean.

Makeako proiektua da dudarik gabe anbiziotsuena, 100 kWp-ko potentzia ukanen duena, herriko ezker paretaren gainean zehazki. Inbertsioa 150 000 eurokoa izanen da eta gastu garrantzitsu horren estaltzeko, herritarren aurrezkia ezinbestekoa izanen da. Izan ere, 50 000 euro biltzea eskatzen du.

Mezu honetaz baliatzen gira gure akziodun eta partaideen eskertzeko, beren sustengua eta konfiantzari esker jarraitzen ahal dugulako gure xedea, erran nahi baita herritarrek zuzenki kontrolatzen duten energia berriztagarria sortzea.

Bide horren segitzeko gure baitan jadanik konfiantza erakutsi duten herritarrak baita beste guziak gomitatzen ditugu mugimenduaren azkartzera, I-ENER-en akzioak erosiz, geroz eta eragile gehiago izan gaitezen energia garbi baten ekoizteko Euskal Herrian bertan.

Zuen sustenguaren zain gira!

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter