+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Duela orain urte bat barne sortu dela talde bat Tolosa aldean, energia berriztagarria ekoizteko koopertiba baten sortzeko ideiarekin. Étienne Griffon Citoy’EnR-eko kideak erantzuten du Mathieu Iriart I-ENEReko kidearen galdera batzueri.

Sortzen ari zirezte Tolosa (Frantzia) aldean energia berriztagarri ekoizpen enpresa bat, azaltzen ahal diguzue nundik etortzen zirezten eta zertan zirezten zuen proiektuan ?

Duela urte bat orain, astero elkartzen giren boluntario talde bat gira. Talde hau sortu zen Tolosa Trantsizioan elkartearen zonbait kideengandik. Enercoopek segitzen gaitu eta duela hilabete batzu ari gira karraskan lanean energia berriztagarria ekoizpen kooperatiba baten sortzeko Tolosa herri aldean. Kooperatiba berriaren estatusa juridikoa berrikitan bozkatu dugu eta ari gira horren idazten. Pentsatzen dugu sortzea gauzatuko dela 2017ko lehen hiruhilekoaren bukaeran nun lehen parte sozialen inbertsioa herritarrek duten eginen. Paraleloki Tolosa herri aldean identifikatzen ditugu teilatu publikoak, gure lehen proiektu fotovoltaikoentzat. Gure bigarren urratsa izanen da ekoizpen motak aniztea eta energia kontsumoaren kudeaketan eragitea.

Beste adibide batzu badira Europan eta bereziki hemen Euskal Herrian, I-ENERekin. Zein harreman duzue beste herritar enpresekin eta beriziki I-ENER ?

Gure harremanak erregularrak dira guri iduri duten hainbat mugimendurekin : Centrales Villageoises Rhône-Alpes lurraldean eta I-ENER Euskal Herrian, bainan ere Cat’EnR Pirineoetako beste aldean. ECLR kolektiboaren kide gira ere eta Energie Partagée elkartearen bazkide. Bakotxaren esperientzia garrantzitsua da guretzat aitzinatzeko eta gure kooperatibari indarra emaiteko. I-ENERen kontseilu teknikoak hainbat gaien gainean laguntza handikoak zaizkigu.

Frantzia biziki zentralizatua den herri bat da. Bainan dirudienez, herritarrek hautua egin dute antolatzea tokika. Zer da zuretako tokiko enpresak garatzea ?

Frantziaren eredu energetikoa biziki zentralizatua da. Nuklearraren hautua egin zen 70 urteetan, berogailu elektrikoen sustatzeekin betan. Energia elektrikoaren prezioaren emendatzearekin eta sarearen desbideratzearekin hotz handien denboran, gauregun neurtzen ditugu eredu energetiko horren mugak. Problematika energetikoaren berreskuratzea ahaltzen dute tokiko enpresek. Diruztatuz eta poderea ukanez deliberatzeko ekoizpen norabide estrategigoetan, biztanle bakotxak hautatzen ahal du zein energia nahi duen garatu bere eskualdean. Gainera, holako mugimenduekin, kontsumitzeko beherapenari sensibilizazioa egiten ahal zaio. Azkenik, herritarren biltzeko aitzaki bat da, proiektu positibo baten inguruan biztanle bakotxa izan dadin trantsizio energetikoaren aktore !

Informazio gehiago nahi badituzu Citoy’EnR kooperatibaren gainean klikatu hemen.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter