+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Hitzarmen bat izenpetu da, dokumentu horrek helburu egokiak finkatzen ditu, baina ez dira batere nahikoak.
 
Badakigu gaur egun estadoek hartu dituzten engainamenduek ez dutela tenperaturen altxatzea mantentzen ahalko 1.5 edo 2 gradoz petik. Eta ingurumen krisiarengatik arriskupean diren populazioen adaptazioaren arazoa zintzilik gelditzen da, besteak beste.
 
Aterabideak badira : lekuko iniziatiba ugari garatzen ari dira beti eta gehiago xahuketen murrizteko, airearen kutxadura ttipitzeko, mugikortasun alternatiboen errazteko, berrizta daitekeen energien eta agro-ekologiaren garatzeko …
 
Konkretuak ez diren soluzioer buruz estadoak eztabaidan ari diren bitartean, gu, I-ENER herritar sozietateko kideek, gure esku hartu nahi dugu energiaren ekoizpena, gure lurraldean/rentzat. Ez dugu gehiago energiaren multinazionalen menpe izan nahi, haiek ekoizten duten energia fosila delako, ez delako lekukoa eta klimaren berotzean parte hartzen duelako!
 
Eraiki dezagun gure geroko energia : I-ENER en parte hatu !

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter