+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENER-K BERE LEHEN LANGILEA BADU

Biziki pozten gira I-ENER-ek bere lehen enplegua sortzen duela jakinarazteaz. Bixente UHALDE, 25 urte, Makean handitu da eta energiaren arloa ongi menperatzen du. Aktiboki I-ENER-en garapena ahalbidetzen ahalko du.

Bere erronka nagusiak herriak eta herri elkargoak I-ENER-en inguruan mobilizatzea izanen da. Bestalde, herritarrak gure proiektuari buruz erakartzen saiatuko da. Azkenik, energia ekoizteko beharrezkoak diren ikerketak eta lan desberdinak eramanen ditu, Euskal Herrian has gaitezen gure energia garbia sortzen.

Lanpostua diruztatzeko gisan, Euskal Herriko hainbat herriko etxe eta hautetsi biltzen dituen UDALBILTZA elkarteak gure aldeko diru-laguntza bat bozkatu du, « Pirinioetan Lan eta Bizi 2015 » egitasmoaren karietara. Zinez erakunde hau eskertu nahi genuke, gure baitan erakutsi duten konfiantzagatik.

udalbiltza

SUBIRANOTASUN ENERGETIKOA ERAIKI EUSKAL HERRIKO BARNEKALDETIK

Donazaharren Garazi-Baigorri herri elkargoaren izenean INDAR egiturak kudeatzen duen Lutxiborda egoitzan kokatuko da Bixenteren bulegoa.

Gune hori hautatu dugu Baxe-Nafarroan eta Xiberoan enpleguak sortzea posible dela erakutsi nahi izan baitugu, batez ere energiaren inguruan. Izan ere, oraindik Ipar Euskal Herrian arlo horretan dena egitekoa dela eta, zergatik ez Barnekaldetik hasi?

Bestalde, I-ENER-k azpimarratu nahi lituzke Garazi-Baigorri lurraldeko hautetsiek eraman dituzten gogoetak eta ekimenak energia trantsizioaren alde. Herritarrek ere jakin izan dute erabakiak eta engaiamenduak hartzen energia burujabetzari buruz, hala nola Hergarai ibarran tokiko egurra baliatzeko asmoz sortu duten Sugarai kooperatiba, energia trantsizioa Euskal Herriko barnekaldean bertan ekonomia iraunkor bat sortzeko parada ezinhobea dela frogatuz. Tokiko testuinguru honek dudarik gabe lagunduko du I-ENER-en garapena.

komkom

BIXENTERI HITZA

Bixente, argitzen ahal diguzu zure ibilbidea ?

Baxoa ukan eta gero San Josep lizeoan Hazparnen, 2 urtez ikasi dut fisika Paueko unibertsitatean. Beti ukan dut nere baitan energia berriztagarrietan lan egiteko gogoa, eta hunen ondorioz ikasketak energia elektrikoaren kudeaketan burutu ditut. Lehen lana serbitsu publikoan izanki, nere bigarren esperientzia profesionala industria metalurgikoan izan da.

Zergatik I-ENER?

Lehenbiziko arrazoina Euskal Herria izan da, jakinez azken esperientzia profesionala nere sorterritik kanpo izan dela, herrira sartzea naturala zitzaidan. Bigarrenik, I-ENER-en sektorea, energia berriztagarriak. Azken hauek garatzen ari dira, eta garapen hortan parte hartzeko nahikeri haundia dut. Gainera, ikusiz zer gertatzen den azken egun hauetan energia mailan, ez dut dudatzen geroa sektore hortan dela. Azken arrazoina izan da I-ENER-en politika. Herritarrak dira I-ENER-en bihotza, euskal herritarren energiaren aldatzeko nahikeriak du I-ENER-en garapena segurtatuko eta hau ezinbestekoa da herritarrek transizio energetikoa onar dezaten. Bukatuko dut Gandhi-ren esaldi batekin, azaltzen duena ongi I-ENER-en filosofia: ”Etorkizuna, gaur egiten dugunaren eskuetan da”.

KONTAKTUA

I-ENER 
Lutxiborda
64220 Donazaharre / Saint Jean Le Vieux 

Bixente UHALDE

bixente.uhalde@i-ener.eus 
+33 6
4755 452 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter