+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENERek antolatzen du bere bazkideen, akziodunen eta lagunen eguna. Herritar guziak gomit dira egun horretara. Azken hau iraganen da Hendaiako Sokoburuko auzoan, Antoine d’Abbadie gelan goizeko 10k terditik goiti. Huna egun hortako egitaraua :

  • 10:30 : Kafea eta ongi etorria
  • 11:00 : I-ENER – CIRENA – GOIENER
    • Estruktura bakoitzaren azalpena, elkarlaneko bideak
    • 2017ko I-ENERen proiektuak
  • 12:00 : Hendaiako proiektuaren aurkezpena
  • 13:00 : Zintzur bustitzea eta bazkaria
  • 15:00 : Elkar ezagutza, hizketan
  • 16:00 : Bukaera

Hegoaldetik etorriko zauzkigu GOIENEReko hainbat bazkide. Iparraldeko biztanleentzat parada izanen da GOIENER ezagutzeko, hots Hegoaldean sortu den argindar hornitzailea. Xehetasun gehiago hemen www.goiener.com

Parada izanen da ere ezagutzeko CIRENA sarea sortu dena 2016 urtean. Sare hunek elkartzen ditu Akitania berrian energia berriztagarriak ekoizten dituzten herritar kooperatibak.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter