+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

UZTARITZE – ARRUNTZAKO ESKOLA PUBLIKOA – 9kWc

Eguzki panel kolektiboen bidez teilatu publikoak baliatzea, ze idei argitsua!

I-ENER : herritarrak biltzeko egitasmoa

2014-ko lehen hilabeteetan, arlo desberdinatatik etorritako herritar zonbaitzu bildu dira, energia berriztagarrien inguruko proiektu bat abiarazteko gisan. Urte erdi baten buruan, herritarrek energiaren esparrua berreskura dezaten asmoarekin, I-ENER sortzen dute 2014-ko Urrian : gaurtik goiti, Euskal herritarrek haien aurrezkia biltzeko parada dute, tokiko proiektuak diruztatzeko gisan, energia berriztagarriak ekoizteko asmoz.

Uztaritze-Arruntzako eskola : I-ENER-eko lehen egitasmoa

Uztaritzeko herria I-ENER-en garapenaren alde engaiatzen den hirugarren herria da. Halta, herri horretan gauzatuko da lehen instalazioa, ErDF-k txostena jorratzeko epeak laburrenak izan baitira.

Arruntza auzoan kokaturik, teilatu zinez egokia eskaintzen digu eskola honek. Obrak hasi dira Apirilaren 11a Astelehen honetan.

Proiektuaren datuak

Datu teknikoak :

  • Instalazio potentzia : 8,8 kWc
  • Urteko ekoizpena : 9 815 kWh
  • Panelak : 27 modulu monokristalin Ben-Q SunForte PM096B00
  • Panel bakoitzaren indarra: 325 Wc
  • Uhaingailua : SMA 8000TL

Aitzinkondua :

  • Inbertsio orokorra : 25 000 €
  • Herritarren aurrezkia / I-ENER : 10 000 €
  • Mailegua : 15 000 €
  • Salmenta aitzinikusia : 2 450 €

Zuk ere parte hartu!

Bere garapena segurtatzeko eta proiektu horren gauzatzeko, I-ENER-k akziodun berri batzu bilatzen ditu. Proiektuarekin bat egiteko gisan, harpidetu !