+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

ARROSA – ZENTRO TEKNIKOA – 9kWc

Eguzki panel kolektiboen bidez teilatu publikoak baliatzea, ze idei argitsua!

I-ENER : herritarrak biltzeko egitasmoa

2014-ko lehen hilabeteetan, arlo desberdinatatik etorritako herritar zonbaitzu bildu dira, energia berriztagarrien inguruko proiektu bat abiarazteko gisan. Urte erdi baten buruan, herritarrek energiaren esparrua berreskura dezaten asmoarekin, I-ENER sortzen dute 2014-ko Urrian : gaurtik goiti, Euskal herritarrek haien aurrezkia biltzeko parada dute, tokiko proiektuak diruztatzeko gisan, energia berriztagarriak ekoizteko asmoz.

Arrosako zentro teknikoa : I-ENER-eko bederatzigarren egitasmoa

Arrosako herria I-ENER-en garapenaren alde engaiatzen den zazpigarren herria da. Herri zentroan kokaturik, teilatu zinez egokia eskaintzen digu zentro tekniko honek panel fotovoltaikoak edukitzeko. Obrak hasiko dira urte bukera huntan.

Proiektuaren datuak

Datu teknikoak :

  • Instalazio potentzia : 8,75 kWp
  • Urteko ekoizpena : 10 500 kWh
  • Panelak : 33 modulu polikristalin SolarWorld
  • Panel bakoitzaren indarra: 265 Wp
  • Uhaingailua : SMA

Aitzinkondua :

  • Inbertsio orokorra : 20 000 €
  • Herritarren aurrezkia / I-ENER : 6 000 €
  • Mailegua : 14 000 €
  • Salmenta aitzinikusia : 2 350 €

Zuk ere parte hartu!

Bere garapena segurtatzeko eta proiektu horren gauzatzeko, I-ENER-k akziodun berri batzu bilatzen ditu. Proiektuarekin bat egiteko gisan, harpidetu !

Avec le concours financier de la Région Nouvelle-Aquitaine