+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-Ener eta GoiEner topatu dira Hendaian, Hegoalde eta Iparraldea naturalki lotzen dituen herriak.

 

Behereko argazkian, ezkerretik eskuinera :

photo_goiener

  • Kepa Etxeburua (GoiEner)
  • Jean Bessouet (I-Ener)
  • Iban Lizarralde (I-Ener)
  • Joanes Maiza (GoiEner)

 

Egun grixa zen,… baina, bihotzak alai zeuden. Lagun arteko bilera bat zen.

Elkar ezagutza handitzearren eta, bien arteko ekimenez aritzeko egiten den bilera. Berehala hasi ginen hizketan. A ze bilera dentsoa! Zenbat gauza dauden elkarren artean egiteko !

 

Han hitzegin zirenak laburbilduz :

– I-Ener-eko berehalako proiektua (teilatuak dagoeneko identifikatuak, errentagarritasuna…)

– I-Ener-eko barne antolakuntza eta funtzionamendua.

– GoiEner-eko hurrengo pausoak

– I-Ener-en martxa eta Goiener-ek nola lagundu dezakeen bazkideak lortzen

– Elkarrekin sortzen den proiektua nola E-kop era aurkezteko gauzatu

– Lanpostu berriak sortarazteko, elkar laguntzak eta dinamika berriak sortzen duen aukera

– Eta noski, ondorengoak ekar dezakenari buruz ideia anitz azaldu ziren (Europar energia merkatu liberalizatu batek ekar dezakeena, Metering-ekin egin daitezkeen proiektu amankomunak…)

 

Ederrena, euskarak eskaintzen digun elkar ulertzeko erreztasuna. Zorionak eta animo !!

logo-goiener-fr

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter