+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENERek barraban bukatu du 2017 urtea. Hala nola, azken asteetan akziodun kopurua igo da 270tik 355era eta gaur egun 200 000 eurotik gora doa kapital soziala. Emendatze hau azken aste hauetan elkartu direnen ekarpeneri esker posible izan da, bainan ere hastapeneko kideen berriz parte hartzearengadik.

Horrezgain, Bidarrai, Makea eta Arrosa herrietan zentrala fotovoltaikoak eraikiak izan dira. Bidarraiko zentrala martxan jarria izan da joan den astean, eta beste zentralak martxan jarriak izanen dira ondoko asteetan. Orotara I-ENERek edukitzen du 263 kilo Watt pikoko indarra bere energia ekoizpen parkean.

Bestalde, I-ENERek lortu ditu 2 diru laguntza ukaiten Akitania Berria eskualdearengandik, jakinez hauek biziki garratzitsuak direla bere garapenarentzat. Lortu dugu zuen sustenguarengatik, eta ere I-ENER bilakatu delako trantsizio energetiko herritarraren eredu bat eskualdean. Hemen beherean azalpenak.

Herritar inbertsioari laguntza : 29 100 euro laguntza I-ENERentzat

2017 urteko bukaeran, I-ENERek zabaldu du deia Euskal herritarreri bere mugimendu herritarran sartzeko, eta ber denboran Akitania Berriak plantan ezarri duen laguntzaren eskuratzeko. Herritar euro bat I-ENERen inbertitua, eta Akitania Berria eskualdeak gehitzen zuen euro bat laguntza.

Laguntza huni esker, 100 akziodun berri sartu dira bai eta ere akziodun zirenek berriz konfiantza egin dute I-ENEReri haien parte hartzea emendatuz. Ondorioz Akitania Berria eskualdeak ekarri digu 29 100 euroko laguntza bat.

Laguntza hau beharrezkoa izan da 2017an, Arrosa, Bidarrai eta Makeako instalazioen diruztatzea segurtatzeko.

I-ENERek informatzen du bestalde, Akitania Berria eskualdearekin batera, laguntzak segitzen duela ekaina bukaera arte beste proiektu berrientzat. Hala nola, herritar batek euro bat inbertitzen duelarik Akitania Berria eskualdeak euro bat gehitzen du.

I-ENERek eskertzen ditu bere akziodunak haien konfiantzarentzat

Zueri esker I-ENER bilakatu da eredu bat Akitania Berria eskualdean

Sozialki berritzaile den esperimentazioari sustengua: 39 700 euro laguntza I-ENER / UPPA / ESTIA taldearentzat

ESTIA (Bidarteko ingeniero eskola), UPPA (Paube eta Aturri eskualdeko unibertsitatea) eta I-ENER sozietateak Akitania Berria eskualdearen « Sozialki berritzaile den esperimentazioari sustengua » deitzen den deialdia irabazi dute.

I-ENER proiektu eramaile izanki, deialdi horren diruztatze parte handi bat bilduko du. ESTIA eta UPPA erakundeekin batera, I-ENERek lan eginen du bi puntu garrantzitsuren gainean :

  • I-ENERen barne antolakuntza : I-ENER pentsaketetan ari da gobernantza modelo berri baten plantan ezartzeko eta bereziki herritarrak parte harrarazteko deliberoetan.
  • I-ENERen modelo ekonomikoa : I-ENERek nahi luke bere modelo ekonomikoa aniztu eta bereziki nahi luke ekarpen bat egin autokontsumo proiektuetan, izan dadin energia elektrikoan edo beste.

Ikerketa hau zinezko proba bat izanen da I-ENERentzat, bai eta ere Akitania Berriko beste energia berriztagarri ekoizpen enpresa herritarrentzat. I-ENER engaiatu da bere ikerketen emaitzen helaraztea beste enpresa berdineri Akitania Berria eskualdean. Hunek bideratuko du, oraindik gehiago, herritarren inplikazio eraginkor bat eskualdearen trantsizio energetikoan.

I-ENERek azpimarratu nahi du deialdi hunen irabazteko akziodunek erakutsi duten nahia eta indarra

I-ENER herritarren energia sekulan baino gehiago

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter