+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2014an hasi zen herritar mugimendua, I-ENER, bere lehen proiektuak ikusten ditu 2016 urtean gauzatzen Euskal Herriko lau teilatuetan.

Iparraldeko bi herrik eta herri elkargo batek izenpetu dute konbentzio bat I-ENERekin teilatu publiko bat eguzki panelez estaltzeko. Hiru kolektibitate horien artean lau proiektu fotovoltaiko eramanak izan dira.

LANGILE BAT

2016 urtean, I-ENERek bere lehen langilea izenpetarazi du. Bixente UHALDE, 25 urte, Makearra. Azken hunek ikasketak eraman ditu energia elektrikoaren kudeakuntzan eta kasik hastapenetik I-ENER hurbiletik segitzen zuen. Orain duela 10 hilabete ari dela lanean I-ENERentzat.

LEHEN ERAIKUNTZAK UZTARITZEN

Uztaritzen izan dira I-ENERek eraiki dituen bi lehen proiektuak. Arruntzako eskola publikoko teilatu bat eta Kiroleta ezker paretako teilatu bat panel fotovoltaikoz estaliak izan dira. Orotara 18 kWp-ko indarra instalatua izan da bi proeiktuen artean eta hunek ekoiztuko luke 20 000 kWh urtean (6 etxeren kontsumoa).

I-ENER BAXE NAFARRORA

Garazi-Baigorri herri elkargoaren Irulegiko zentro teknikoko teilatua izan da I-ENERek gauzatutako bigarren proiektua. Azken hunek 9 kWp-ko indarra du, 11 000 kWh (3 etxeren kontsumoa) ekoiztuko duelarik urtean.

PROIEKTU HANDIENA HENDAIAN

2016 urtea bukatu da Hendaiako zentro teknikoko teilatuko proiektuarekin. Teilatu gainean aurkitzen da 100kWp-ko indarra duen zentral fotovoltaiko bat. 110 000 kWh ekoiztuko luke urtean (30 etxeren kontsumoa). 2017 hastapenean ibiliko da.

2017KO AUKERAK

I-ENERen lehen urratsak eginak izan dira. Bainan oraindik baditu milaka oraindik egiteko. Oraindik herritarren beharra ukanen du 2017a urtean. Segi I-ENERen egunerokoa, harpidetza hartu !

Harpidetu

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter